Saltar al contenido

Albisteak

Jada ezagutzen dugu 2019 Finantza Ezagueren Lehiaketako irabazlea!

Ganador del CCF

Eta 2019 Finantza Ezagueren Lehiaketako irabazlea da…

Bi “Sagrado Corazón”-en arteko finala eta irabazle bakar bat: Tafirako (Las Palmas) Colegio Sagrado Corazón ikastetxea gailendu zen intentsitate handiko final honetan, Coriako (Cáceres) Colegio Sagrado Corazón - Fundación Spínola taldearen aurretik.

Bi taldeek ongi merezitako sariak jaso zituzten (tablet bat parte hartzaile bakoitzarentzat eta txeke bana ikastetxeentzat, 1.500 eta 750 eurokoak, hurrenez hurren, eskolarako materiala erosteko eta estandarte bat talde irabazlearentzat) Ekonomia ministroaren, Banco de Españako gobernadorearen, CNMVko presidenteordearen, Hezkuntza eta Lanbide Heziketako estatu idazkariaren eta Osasun eta Kontsumo idazkari nagusiaren eskutik. Ekitaldia Banco de Españaren egoitza zentralean burutu zen Finantza Heziketarako Egunarekin bat etorrita.

Halaber, talde finalistek Urrearen Ganbera eta Poltsaren Jauregia bisitatzeko aukera paregabea izan zuten, Ekonomia ministroarekin, gobernadorearekin eta CNMVko presidenteordearekin ekonomia orokorraren, finantza merkatuen eta finantza heziketaren inguruko eztabaida batean parte hartzeaz gain.

Zorionak sarituei eta, bereziki, irabazleei!

Kontsultatu hemenAbre en ventana nueva sailkapen koadroa.

Ez itzazu galdu lehiaketako argazki eta bideoak gure galerian!